Etxebizitza babestuak eta Iurramendi parkea herritarren eskura, Iurramendi pasealekuko eremuaren hirigintza garapenaren eskutik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/30 | Hirigintza
  • Aste honetan Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onespena eman dio Iurramendi eremuaren Plan bereziari, honen hirigintza garapenerako.
  • Udal gobernuak hirigintza garapen honen bitartez bi helburu bete nahi ditu: batetik, Tolosako etxebizitza babestuen parkea handitzea eta Iurramendiko berdegunea eskuratu eta herritarren eskura jartzea.

 

 

Udal gobernuak helburu du legealdi honetan garapen urbanistikoa sustatzea etxebizitza babestuen parkea handitzeko eta herritarrei etxebizitza alorrean aukera berriak eskaintzeko.

Helburu horren baitan, aste honetako Tokiko Gobernu batzordean hasierako onespena eman zaio Iurremandi pasealekuko Plan Bereziari, espazio honen hirigintza garapenerako.

Garapen hori dagoeneko indarrean dagoen HAPOan jasota dago eta Sukia Eraikuntzak S.A. promotorea arduratuko da eremuaren hirigintza garapenaz.

Eremu honen garapenak helburu bikoitza du: batetik, Tolosako etxebizitza babestuen parkea handitzea, eta bestetik, Iurramendiko berdegunea eskuratu eta herritarren eskura jartzea.

 

141 etxebizitza eta berdegune bat herritarren eskura

Hirigintza garapenaren baitan 141 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da, horietatik 23 Babes Ofizialeko Etxebizitzak izango dira, 40 tasatuak eta 78 etxebizitza libreak.

Guztira, 61.365,02 metro karratuko espazioa urbanizatuko da eta %89a herritarren eskura jarriko den berdegune eta parkea izango da.

Beraz, hirigintza garapen honen eskutik, udalaren esku geratuko da Iurramendiko parkea herritarren eskura jarri ahal izateko.

 

Lanen hasiera 2021-2022rako aurreikusia

Hasierako onespen honekin martxan jarri da hirigintza garapenerako tramitazioa eta gauzak ondo badoaz 2021 urte amaierarako edota 2022 urte hasierarako hasita eongo lirateke hirigintza lanak.

Udal gobernuak bere aldetik, bertako jabeekin lankidetzan lanean jarraituko du lehenbailehen garatu dadin aipatutako eremua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA