Gudari kalean garatuko den berrurbanizatze proiektua dela eta, bilera merkatari eta bizilagunekin
2018/02/16 | Urbanismo, infraestructuras
Datorren asteazkenerako bilera deialdia luzatu die Udalak Gudari kaleko bizilagun eta merkatariei. Helburua da behin betiko proiektua aurkeztu eta egon litezkeen galdera edota zalantzei erantzuna ematea. Datorren asteazkenean izango da, otsailak 21, Oriaburu eraikinean, bi txandatan banatuta: 15:00etan merkatariak eta 20:00etan bizilagunak.