San Frantzisko pasealekuko 47 zenbakidun etxebizitza eta 'Euskaldun berria' oinezkoen pasabidearen arteko espaloien urbanizazio konponketak burutu ditu Udalak
2019/01/17 | Urbanismo
Udalak lanean dihardu herriguneko hainbat eta hainbat eremu birgaitu eta berroneratuz. Gernikako Arbolaren II. Faseari ekingo dio Udalak 2019aren lehen sehilekoan. Segidan joango dira Laskorain kalea, Oria kalea, San Frantzisko 39-41, Zezen-plaza, Euskal Herria plazako arkupeetako zorua edota Paper kalea.