Tolosako Gazte Topagunea zabalik izango da asteazkenetan ere
2025/05/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Gaurtik aurrera, ostegunetik igandera ez ezik, asteazkenetan ere zabalik izango da 11-17 urteko nerabeentzako udal-zerbitzua.
- Datozen asteei begira, egitarau oparoa izango du: sukaldaritza-lantegiak, mural-margoketa, altxorraren bila eta futbolin-txapelketa, besteak beste.


.jpg)




