Inauterietan parte hartzeko eta dirulaguntzak eskatzeko epeak zabaldu dira karrozentzat eta konpartsentzat
2025/01/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Mozorro eta ikuskizunen mailari bultzada bat eman nahian, aldaketa izango da dirulaguntzen banaketaren irizpideetan: kopuru finko bat jasoko dute irteeragatik, eta ikuskizunaren mailaren araberako beste kopuru aldakor bat.
- Konpartsentzako diru-ekarpena igoko da, gehienez 860 eurora.
- Urtarrilaren 31n amaituko da izena emateko epea; dirulaguntzak eskatzeko azken eguna, berriz, otsailaren 10a izango da.