Jaiotzetik gorrak diren bi lagunek Marokon egindako bidaia kontatzen duen ‘Isiltasunetik munduari begira’ dokumentalaren estreinaldia, datorren ostegunean
2025/01/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak sustatu du lana, besteak beste, udalaren babesarekin, eta Enrike Zeberio eta Itziar Agirrebarrena ditu protagonista.
- Proiekzioa urtarrilaren 24an izango da, 20:00etan Leidor Aretoan, eta ondoren bidaian parte hartu zutenekin solasaldia egingo da.