Sanjoanak antolatzeko lehenengo bilera irekia egingo du jai batzordeak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bilera izango da datorren asteartean, apirilak 14, 19:00etan Kultur Etxean.

  • Jaiak antolatzeko prozesuari buruzko xehetasunak emango dira, eta ekarpenak egiteko aukera ere izango da.

 

 

Tolosarrek San Joan jaiak antolatzen parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, apirilaren 14an, 19:00etan, bilera ireki bat egingo da Kultur Etxean, elkarte, eragile eta pertsona interesdunekin.

Udalak parte hartzeko deia egin die Tolosako elkarte, eragile eta interesa duten norbanakoei, ekarpenak jaso eta jaien antolaketan modu parte-hartzailean lan egiteko. Besteak beste, San Joan jaien antolaketa prozesuaren inguruko xehetasunak azalduko dira, eta egitarauaren lehen zirriborroaren berri emango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA