Topagunearen Aste Santuetarako Udaberri Gaztea programa online garatuko da aurten
2020/04/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
Asko dira azken asteetan Topaguneak proposatutako ekintzetan parte hartzen ari diren gazteak, eta udaleko Gazteria sailak, orain arteko ildotik, egitarau berezia prestatu du Aste Santuetako egunetarako ere. Hala, apirilaren 14tik 19ra bitartean goizero eta arratsaldero hainbat ekintza egingo dituzte Istagram bidez.