Aldaketak Gazte Topaguneak Aste Santurako antolatutako ekintzetan

Tolosako Udala
2021/04/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Tolosak 400etik gorako intzidentzia-tasa gainditu duenez, bertan behera geratuko da ostiralean aurreikusita zegoen Txuri Urdinera irteera.

Tolosako Gazte Topaguneak “Udaberri Gaztea” programazioaren baitan antolatu ditu ekintzak Aste Santurako. Aste honetan Tolosak 400etik gorako intzidentzia-tasa gainditu duenez, herritik kanpo diren ekintzak bertan behera geratuko dira.

Ostiralean izotzetan patinatzeko Txuri Urdinera, Donostiara, irteera egitekoak ziren gazteak Topaguneko hezitzaileekin batera, baina, osasun krisiak eraginda, ezingo da ekintza hau aurrera eraman. Horren ordez, iganderako aurreikusita zegoen 3x3 saskibaloi txapelketa egingo da ostiralean, lehiaketarako eguraldi atseginagoa egingo duelako. Aldaketa hau hezitzaileek parte hartzaileekin adostu dute. Igandean, berriz, Topagunea zabalik egongo da gerturatu nahi dutenentzat.

Hori horrela, honakoa da datozen egunetan Gazte Topaguneak antolatutako ekintzen programazioa:

  • Bihar, osteguna, apirilak 8 – Tie dye kamisetak egiteko tailerra. 16:00-20:00.
  • Ostirala, apirilak 9 – 3x3 saskibaloi txapelketa. 16:00-20:00.
  • Larunbata, apirilak 10 – Masterchef lehiaketa. 16:30-20:30.
  • Igandea, apirilak 11 – Topagunea zabalik. 16:30 – 20:30.

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA