Inauterien balorazio ona egin dute tolosarrek, eta hobetzekoak eta proposamen berriak jaso ditu udalak
2024/02/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Udaletxeko pleno aretoa jendez bete zen atzo iluntzean; oro har, begi onez hartu dira aurtengo aldaketak, eta zenbait hobekuntza zerrendatu dira.
- Neurriak hartu arren, kezka iturri izaten jarraitzen dute pilatutako zabor kopuruak, zarataren kontrolak eta alkoholaren kontsumoak, eta udalak egoera horiek zuzentzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.