Trafiko aldaketak, Berazubi auzoko jaiak direla eta

Tolosako Udala
2024/10/02 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Urriaren 5etik 13ra ospatuko dira jaiak Berazubi auzoan.

  • Asteburu honetan eta hurrengoan, hilak 5 eta 6, eta 11 eta 12, ordu tarte batzuetan trafiko mozketak izango dira Martin Jose Iraola kalean.

 

Berazubi auzoan dagoeneko zintzilik daude jai giroa iragartzen duten apaingarriak. Horrela, datorren larunbatean, hilak 5, hasi eta igandea 13ra bitartean ospatuko dira festak. Auzo Elkarteak adin guztietarako egitaraua antolatu du.

Jaietako ekitaldi batzuk irauten duten bitartean segurtasuna bermatzeko trafiko mozketak egingo dira asteburu honetan –urriak 5 larunbata eta urriak 6 igandea- eta hurrengoan -hilak 11 eta 12-, auzoko bi puntutan. Paper eskolako biribilgunean, ezingo da Martin Jose Iraola kalera sartu eta Iurre auzora bideratuko da trafikoa, eta Araba Etorbidea gurutzatuz joan ahal izango da erdigunera. Beste aldean, zezen plaza parean itxiko da trafikoa, zubiaren sarreran. Ekitaldiak bukatu ahala irekiko dira berriz trafikoarentzat. Kanpotik datozen bisitariei Usabal Industriguneko eta Kiroldegiko aparkalekuak erabiltzeko gomendioa luzatu die Udaltzaingoak.

Trafiko etenak:

  • Urriak 5 larunbata | 17:00-19:00 | Buruhandiak ibiliko dira kalez kale.

  • Urriak 5 larunbata | 23:00-02:00 | Kontzertua.

  • Urriak 6 igandea | 17:30-19:00 | Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

  • Urriak 11 | 18:00-01:00 | Buruhandiak eta kontzertuak.

  • Urriak 12 | 18:30- kontzertuak amaitu arte | Buruhandiak, danborrada eta kontzertuak

Jai egitaraua

Urriak 5 larunbata: 

  • 10:00| 3x3 Txapelketa

  • 11:00| II. Piragua Txapelkea Oria ibaian.

  • 12:30| Haurrentzat kirol alternatiboak.

  • 13:00| Txupinazoa Naroa Merino zesta punta jokalari  berazubitarraren eskutik

  • 16:30| Holly hautsen festa, plazan

  • 17:00| Pottoka ibilaldiak, auzoko kaleetan.

  • 18:30| Buruhandiak auzoko kaleetan.

  • 19:00| Erromeria, Alaiki taldearen eskutik.

  • 22:30| Primo Bayo DJ, auzoko kaleak alaitzen.

  • 23:30| Inhumanos, valentziako taldearen kontzertua eta ondoren Primo Bayorekin festa plazan.

Urriak 6 igandea: 

  • 12:00| Gizonezkoen toka.

  • 14:30| Larreak zerbitzatutako bazkaria, plazan.

  • 16:00| Peru.

  • 17:30| Tolosako erraldoi eta buruhandiak, auzoko plazatik.

  • 19:00| Disko mugikorra Parti Man, haurrentzat.

Urriak 7 astelehena:

  • 19:00| Berazubiko argazki zaharren erakusketa, auzoko dendan.

Urriak 8 asteartea:

  • 19:00| Umore bakarrizketa. Amaia Ruiz de Galarreta, Asier K, Esti Curiel eta Ander Malbadi.

Urriak 9 asteazkena:

  • 19:00| Ardo dastaketa maridajearekin.

Urriak 10 osteguna:

  • 19:00| Kroketa lehiaketa eta pintxo-potea.

Urriak 11 ostirala:

  • 18:15| Buruhandiak.

  • 18:15| Iver DJ.

  • 22:30| Leiticia Sabater (finantzatu gabeko ekitaldia) eta ondoren Iver DJ.

Urriak 12 larunbata:

  • 11:00| Xake txapelketa.

  • 11:30| 3x3 futboleko finalerdiak eta finala.

  • 12:00| VI. Europako Txapel Jaurtiketa.

  • 15:00| Mus txapelketa azkarra.

  • 16:30| Zumbaton.

  • 18:00| Haurrentzat txokolatea, plazan.

  • 18:30| Buruhandiak auzoko kaleetan.

  • 19:30| Lehen saioa. Jamaika show.

  • 21:00|  Danborradako partaideen afaria.

  • 22:30| Danborrada auzoko kaleetan, Lasko txarangarekin.

  • 23:45| Su artifizialak.

  • 00:00| Jamaika show orkestraren emanaldia.

Urriak 13 igandea:

  • 09:15| Diana, Tolosako txistulari banda.

  • 11:30| Emakumezkoen toka.

  • 13:00| Tolosako Udal Musika Banda.

  • 14:30| Paella erraldoia.

  • 16:00| DJ Meyd.

  • 19:00| Udaberri dantza taldea eta ondoren kalejira lokaletik, arratoiarekin. Arratoiaren erretzea.

  • 21:30| Festa amaierako txupinazoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA