2023ko inauteriak baditu karroza eta konpartsa irabazleak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/03/03 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Karrozen kasuan hiru izan dira saridunak: Kilo Fashion Show lehena, Ixabelen heriotza bigarreta eta Txurigote hirugarrena. Konpartsen kasuan, sari bakarra izan da eta Tolatatto izan da irabazlea.
  • Sari bezala, karroza irabazleek karrozaren kokapena aukeratu ahal izango dute datorren urteko inauterietan eta horrez gain, lehen saridunak 20 lagunentzako afaria ere jaso du, baita konpartsa irabazleak ere.

 

Inauteriak jada atzean utzi ditugun arren, oraindik oso presente ditugu azken jai hauek utzitako mozorro, dantzaldi, musika, txaranga, karroza eta konpartsak.

Izan ere, partaidetza handiko inauteriak izan dira aurtengoak eta karroza eta konpartsen kasuan, guztira 22 karroza eta 26 konpartsa ibili dira inauteriak musikaz eta dantzaz alaitzen. Horiei, gainera, herriko kaleetan desfilatu duten beste hainbat konpartsa eta plataforma gehitu behar zaizkie.

Karroza eta konpartsa saridunak

Urtero legez, inauteriak amaitu ostean, Tolosako Udalak horien inguruko balorazioa egiten du eta horrekin batera, karroza eta konpartsa irabazleak izendatzen ditu, horiek festari, herriari eta herritarrei egindako ekarpenaren arabera zehaztuta.

Horri jarraiki, karrozen kasuan 3 izan dira saridunak. Lehen irabazlea Kilo Fashion Show deituriko karroza izan da. Izan ere, gaiak Tolosarekin lotura zuzena izan du eta kideek Kilo dendaren 50. Urteurreneko desfilea egin zuten antzezlan gisa, San Frantzisko pasealekua modako pasarela bilakatuz. Mozorroak eta arropen diseinuak, halaber, oso originalak izan ziren eta antzezlana ere bikaina eskaini zuten.

Bigarren saria Ixabelen heriotza karrozarentzat izan da. Gaur egungo gaia izan da eta Isabel II heriotzaren hiletaren antzezlana egin zuten, umore handiz gainera. Kasu honetan ere, partaideek oso jantzi landuak eta karroza oso ondo apainduta aurkeztu zituzten.

Hirugarren eta azken saria, halaber, Txurigote karrozarentzat izan da. Oso mozorro deigarriak eta ikuskizun originala aurkeztu zuten. Dantzaldia ere polita izan zen, euskarazko musikaz lagunduta.

Konpartsen kasuan, saridun bakarra izan da eta Tolatatto izan da irabazlea. Konpartsa honetako kideak Tolosako tatuatzaile gisa mozorrotu ziren eta umoreaz baliatuta, ikusleen partaidetza handia lortu zuten, baita Tolosa erdia tatuatzea ere!

Sari moduan, hiru karrozek kokalekua aukeratu ahal izango dute datorren urteko inauterietan eta lehen sariaren irabazleek, hau da, Kilo Fashion Show-eko kideek, 20 lagunentzako afaria ere jaso dute. Konpartsa irabazleak ere afari bat jaso du sari gisa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA