Babarrunak eta hotza

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Azken boladako euri jasek ez zien atsedenik eman larunbaten ez tolosarrei ezta kanpotik gerturatu zirenei ere. Eguraldi grisa, iluna eta zaila izan zen, baina horiei aurre egiten lagundu zien mahaiaren bueltan elkartzeko lagunartean egindako deialdiek.

Tolosako Babarrunaren Feria garai ezin hobean iritsi zen larunbatean Tolosara, babarrunak, sakramentuak eta postre gozoak ia beharrezko bihurtu baitziren. Ekoizleen lehiaketa egin zen, eta Triangelu plazan zeuden postuetara hurbildu zirenek bertan zeuden ekoizleen pateak, kontserbak, mota guztietako postreak, edariak eta eguraldi txarrari aurre egiteko primerako produktuak dastatu ahal izan zituzten.

Beste aste batez, Zerkausiko ekoizleek primerako eskaintzak egin zituzten larunbatean. Kalitate goreneko babarrunak zituzten askok, ale oso beteak, handiak eta leunak eskaini baitzituzten. Idortasun ezberdinetan aurkeztu zuten babarrun alea ekoizleek, baina denek haien kalitate gorena adierazten zuten dirdirarekin eta beltza eta more arteko oreka bikainarekin. Babarrun urte ona da aurtengoa, uzta oparokoa eta, batez ere, errekorreko kalitatekoa.

Babarrun aleen ondoan jarritako barazkiek freskotasun handia erakusten zuten. Atentzioa eman zuten brasikazeek, haien artean azak. Bost kiloko azak ere ikusi ahal izan ziren, eta kalitate handikoak gainera. Hostodun barazki ugari ere egon zen: eskarolak, espinakak eta borrajak. Udazkenean ohikoak dira dagoeneko azaloreak, brokolia, Bruselako azak edo romaneskua, kuiarekin batera. Hainbat postutan tamaina handiko kuiak ere ikusi ahal izan ziren, eta kasu batean baina gehiagotan kuien pisuari eusteko azokako eserlekuen beharra ere egon zen. Oraintxe da kuiaren garairik onena, neguari aurre egiteko beharrezko nutriente guztiak baititu.

Urte sasoi honetan azokan protagonismo berezia izaten duen beste produktuetako bat eztia da. Tolosan eta inguruetan ekoitzitako eztia, ekologikoa kasu askotan, inolako gehigarririk gabe, eta “industrialagoa” izan daitezkeen beste ezti batzuekin batera ikusi zitekeen larunbateko azokan. Katarroei, hotzeriari eta eztarriko minari aurre egiteko kalitatezko eztia.

Onddorik ere ez zen falta izan larunbatean Tolosako asteroko azokan. Bertako onddoa, niskaloa edo esne gorria eta ziza horia aurkitu zitezkeen. Kuletero kiloak ere bazeuden Lasaren postuan. Saihesteko zailak diren gutiziak denak ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA