Ferialeko zorua berritu du Udalak
2018/12/04 | Obrak, Zerbitzuak
Patxi Amantegi zinegotziak nabarmendu du Udalak Ferialaren 'erabilera anitzeko espazioa' izaera aregotu nahi duela eta egun dauden jarduketa ezberdinez gain, ekimen berriei lekua egin: “lur berriak, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren aktibitateak gauzatzea ahalbidetuko du”. Lanak pasa den astean burutu ziren 4 eguneko epean eta 32.720 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.