Zuloaga auzoko barandilak birgaitu, igogailuaren sarreran markesina ezarri eta auzoan zehar banku berriak jarriko ditu Udalak
2018/11/28 | Obrak, Zerbitzuak
Zuloaga auzoan kota alde handiak daude espaloien eta patioen artean eta babesteko, barandak daude urbanizazio guztian. Baranda horiek toki batzuetan oxidatuta edota deformatuta daude. Honen aurrean, guztiak berrituko ditu Udalak.