Proiektuak gauzatu ahal izateko udaleko lantaldea indartzea, 2024ko Tolosako aurrekontuaren helburu nagusia
2023/12/20 | Ogasuna
-
2024ko aurrekontu proiektuan aurreikusitakoaren arabera, %14,8 handiagoa izango da Tolosako Udalaren aurrekontua, 38,2 milioi eurokoa.
-
Udaleko lantaldea indartzea, urbanizazio eta mantenu obretarako partiden igoera eta kiroldegiaren itxieragatik kirol taldeek izan dituzten ezohiko gastuei aurre egiteko diru-laguntza lerroa aurreikusi dira, besteak beste.