2023ko aurrekontuen txosten grafikoa herritarren eskura jarri du Tolosako Udalak
2023/01/27 | Ogasuna
Dokumentuan, modu ulerterrazean irudi eta grafiko bidez jasotzen dira, besteak beste, aurrekontuen helburu nagusiak, gastuen banaketa, arlo bakoitzeko kontu-sailak, inbertsio nagusiak…
Horrekin batera, Tolosatzen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan aurrekontuan txertatu diren herritarren proposamenen berri ere ematen du txostenak.