Napar zubiko segurtasun pilona konponduta eta martxan da berriro
2022/09/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Aurrerantzean, herritar ororen eta bereziki alde zaharreko bizilagunen zein langileen segurtasuna bermatzeko, segurtasun pilona itxita egongo da eta merkataritza zamalanak ordutegia izango dute, hain zuzen, astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 12:00etara. Ordutegitik kanpo geldituko dira, noski, botika garraioak edota hondakin bilketak ere.