Rondilla kalean trafiko etena, Errege Kabalgata dela eta
2023/01/04 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Bihar, urtarrilak 5, Errege Kabalgata eta egun honek elkartzen duen jendetza dela eta, Rondilla kalea ibilgailuentzat itxiko da eguerdiko 14:00etatik gaueko 23:00ak arte. Rondilla eta San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira eta hiribusa zein Lurraldebuseko autobusak Santa Klarako geltokian hartu ahal izango dira.