Sentsibilizazio kanpainak

Cita previa
Más información

Zuhaitz Eguna

Zuhaitzek hamaika onura ekartzen diote bai ingurumenari eta baita herritarren bizi kalitateari ere. Horregatik, zaindu eta maite behar ditugu, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea baitira. Tolosan urteak daramatzagu Zuhaitz Eguna ospatzen. Amarotz edo Belateko bizilagunek, ikastetxetako ikasleek eta boluntarioek parte hartu dute, beste batzuen artean, zuhaitz berriak aldatzen.

Martxoak 22, Uraren Mundu- mailako Eguna

Ura denon ondasuna da, bizitzaren oinarri. Urik gabe, gure bizitza gelditu egingo litzateke. Lurrean dagoen ur guztitik, % 0,008 besterik ez da edangarria. Gero eta ur gehiago kontsumitzen dugu industrian, nekazaritzan eta herri eta hirietan.

Uraren inguruan ohiturak aldatu behar dira, kultura berri bat sortu. Ur gutxiago kontsumitu behar dugu, ezin dugu alferrik gastatu hain baliabide preziatua.Uraren Mundu-mailako Egunean, behar hau herritarrei helarazi eta aldaketarako tresnak zabaltzen ditugu.

Planetaren ordua

WWF (WorldWideFundfor Nature) erakundearen ekimen honen bitartez pertsonei, enpresei, erakundeei zein gobernuei ordu betez argiak itzaltzea eskatzen zaigu. Ekintza sinboliko honekin klimaren aldaketa inporta zaigula eta irtenbideak bilatzeko konpromisoa hartu nahi dugula adierazten dugu.

Aste Berdea eta Nazio Arteko Ingurumen Eguna

Nazio Batuen Erakundeak, ekainaren 5a izendatu zuen Nazioarteko ingurumen eguna. Tolosako Udalarekin batera, biztanleriari eguneroko ekintzetan ingurumenaren aldeko apustua egiteko gonbita luzatzen diogu ekintza desberdinen bitartez.

Irailak 22, Nire kotxerik gabeko eguna/Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Irailaren 22an Nire kotxerik gabeko eguna ospatzen da Europako Mugikortasun Astearen barruan. Kotxea eta erregai fosila behar duten ibilgailuen gehiegizko erabileraren ondorio larriak gero eta nabariagoak dira gure hiri eta herrietan: zarata, airearen kutsadura, istripuak, auto pilaketak, espazio publikoaren okupazioa eta gizarte kohesioaren galera...Beraz premiazkoa da arduratsu jokatzea.

Hori dela eta, Tolosako Udalarekin eta eskualdeko programa orokorrago baten baitan, Tolosako ikasle eta herritarrei zuzendurik hainbat sentsibilizazio ekintza antolatzen ditugu aste hnetan zehar.

Hondakinen Prebentzio Astea

Europa mailako egitasmo honek hondakin sorrera gutxitzea du helburu. Horretarako, aste batean zehar hainbat erakundek (administrazio publikoak, enpresak, GKEak, eta abar) sentsibilizazio-ekintzak antolatzen dituzte herritarrei mezua helarazteko.

Tolosan 2009an eman zitzaion hasiera ekintza honi eta gaur egun jarraipena ematen ari zaio gaiak duen garrantsiagatik. Urte osoan zehar gaia esparru desberdinetan lantzen den arren, egun honetan kalera irten eta arazoaren ikusgarritasuna handitzen dugu konponbidea bilatzeko aukerak plazaratuz.

Gabonetako Apaingarri Jasangarriak

Orokorrean kontsumo handiko egunak dira Gabonak eta energiaren kasua ez da salbuespen bat. Egun horietan erabiltzen diren apaingarriek argiztapenean egon dira oinarriturik urte luzez eta horrek talka egiten du energia arloan eraman beharko genukeen norabiderekin.

Hori dela eta, Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten eskolekin, material berrerabiliekin herria apaintzeko proiektua jarri dugu martxan, hondakin sorrera eta energia xahuketaren murrizketa ahalbideratzen dugularik.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA