“Norena da isiltasuna?” erakusketa inauguratuko da azaroaren 2an Topic-en, A25aren bueltan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/29 | Berdintasuna
  • Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen “Palabras dislocadas” tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu.

 

 

Azaroaren 25era begira, hainbat ekintza ari da prestatzen Tolosako Udaleko Berdintasun saila, herriko zein Tolosaz kanpoko hainbat eragilerekin batera. Ekintza horien artean lehena datorren azaroaren 2an inauguratuko den “Norena da isiltasuna?” erakusketa izango da. Topic-en ikusi ahal izango da, azaroaren 19ra bitartean. Erakusketaren inaugurazio ekitaldia 19:30ean izango da.

Maiatzean eta ekainean Berdintasun sailak antolatuta egin zen “Palabras dislocadas: perspectivas sobre abusos sexuales en la infancia” tailerrean du abiapuntua erakusketa honek. Taileraren helburua zen umeen aurkako sexu gehiegikerien begirada jakin bat azaltzea, “biktima-biktimarioa logikatik haragokoa, eta feminismoaren begirada gai horretara zabalduta adieraztea”, Susanna Minguell erakusketako komisarioak azaldu duenez. Tailer hartan, hainbat marrazki eta bertso egin ziren, eta “gai honek sortzen duen arbuioagatik gizarteak ezartzen duen isiltasun betiereko horren muga hautsi zen”.

Umeen aurkako sexu gehiegikerien inguruko eztabaida zabaltzeko asmoz antolatu da orain erakusketa, tailerrean sortutako marrazkiekin eta bertsoekin. Hamabi piezako erakusketa da, honako artistek egindakoak: Maialen Sarasola, Cristina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperena.

“Erakusteak alde batera uzten du umeen aurkako sexu gehiegikerien inguruko diskurtso politikoa; hain zuzen, gehiegikeriak jasan dituen pertsona ahalduntzen duen diskurtsoa uzten du alde batera. Hala, erakusketa honen abiapuntua da umeen kontrako sexu gehiegikeriak gizartea indarkerian oinarrituta egituratzen duten arazoa direla adieraztea, eta beraz, arazo politiko direla eta gizarte osoari dagokiola erantzukizuna hartzea”, Minguell-en hitzetan.

Esan bezala, erakusketa azaroaren 19ra arte ikusi ahal izango da, Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA