-
Martxoaren 2an hasita, ekainaren 6rarte luzatuko da 2018-19 ikasturteko Jabetze Eskolaren bigarren zatia. Guztira, 14 jarduera antolatu dira: 3 hitzaldi ireki, 10 tailer eta ikastaro, eta Guretzako gunea.
-
Ohi bezala, Kultur Etxean burutuko dira izen-emateak eta matrikulak ostiraletik aurrera, otsailak 15, ordutegi honetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus -era idatziz.
-
Egitarauaren xehetasun guztiak atxikitako liburuxkan.
Martxoaren 2an hasita, ekainaren 6rarte luzatuko da Tolosako Udalak sustatutako 2018-19 ikasturteko Jabetze Eskolaren bigarren zatia. Hori horrela, oraingoan 14 jarduera antolatu dira: 3 hitzaldi ireki, 10 tailer eta ikastaro, eta Guretzako gunea; 8 euskaraz eta 6 gaztelaniaz. Aurretiaz arrakastatsuak suertatu edota emakumeek berriz burutzeko eskaera izan dutenek jarraipena izango dute eta proposatutako beste gai eta ikastaro batzuk ere txertatu dira.
Udazkeneko Jabetze Eskolan 280 matrikula burutu ziren, eta 230 partaide izan ziren ikastaro eta hitzaldi ezberdinetan. Horietatik, 123 ikasle berriak izan ziren, gehi 12 gizon, indarkeria sexistari lotutako maskulinitate tradizionalak aldatzeko tailerrean parte hartu zutenak.
Berdintasun sailetik aditzera eman dutenez, jarduera guztietan, berdintasunaren aldeko sentsibilizazioa, eta ezagutza eta tresna feministak jorratzen dira, era eta maila desberdinetan, gai eta arloen arabera. “Eskolako saioak espazio seguru eta atseginak dira emakumeentzat, non autoestimua, autonomia eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa indartzen diren, hiritar gisa berriz kokatzen ikasteko. Era berean, hausnarketa eta debatearen bitartez, emakume ezberdinen arteko konfiantza, ahizpatasuna eta sareak joaten dira garatzen, era kolektiboan gizarte matxistaren hainbat errealitateri eusten ikasteko”.
Ohi bezala, Kultur Etxean burutuko dira izen-emateak eta matrikulak ostiraletik aurrera, otsailak 15, ordutegi honetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus -era idatziz.
Jakin ere, dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo dela, aurretik izena eman eta eskatuta.
Programazioa (liburuxkan informazio zabalagoa*):
-
'Bideo parte hartzailea', jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendua. Dinamizatzailea: Maria Aizpuru Ayerbe. Martxoko larunbatak, apirilaren 6,13 eta 27, 10:00-13:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Nondik gatoz? Eta, nora goaz? Feminismoa. Mugimendu feministaren ibilbideak', Miren Arangurenen eskutik. Martxoak 21; apirilak 11; maiatzak 23; ekainak 13 (ostegunak), 17:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Zoru pelbikoa lantzeko eta indartzeko tailerra', Saioa Hernandez, Isabel Relancio eta Aida Garciarekin. Martxoak 23, apirilak 6; maiatzak 11 (larunbatak), 10:30-13:30, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Asertibitate eta jabetze tailerra: komunikazio trebetasunak, berdintasunezko harremanak eta gatazken ebazpena', Pepa Bojó Ballesterrekin. Martxoak 25-Ekainak 3 (astelehenak) 10 saio. 15:00-17:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Batukada feminista', Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdiren eskutik. Martxoak 26; Apirilak 9; Maiatzak 7, 21; Ekainak 4, eta irteera (astearteak). 18:30etatik 20:30etara, San Estebango Auzo Elkartean.
-
'Txalaparta ikastaroa', Olatz Garcia Caminosekin. Apirilak 2; maiatzak 14, 28; Ekainak 11. 18:00-20:00, San Esteban Auzo Elkartean.
-
'Euskal emakume idazleen irakurketa feminista tailerra', Kattalin Miner Perezekin. Apirilak 4; maiatzak 9, 30; ekainak 13 (ostegunak), 18:00-20:00, Tolosako Udal Liburutegian.
-
'Orbainak erakutsiz, estereotipoak hautsi', Aintzane Artola Santamariarene skutik, Olaia Garaioa Morionesek aurkeztuta. Apirilak 8 (astelehena), 18:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Munduko emakumeen literatura', Mertxe Tranche Iparraguirrerekin. Apirilak 10, maiatzak 8, ekainak 12. 18:00-20:00, Tolosako Udal Liburutegian.
-
'Menopausia eta autoezagutza', Clara Wolfram Perezen eskutik. Maiatzak 6, 13, 20, 27; ekainak 3, 18:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Hile-topaketa', Enara Iruretagoiena Dominguezekin. Maiatzak 8an, 18:00etatik 20:00etara, Tolosako Kultur Etxean.
-
'Zu zaindu, neure burua zaindu: nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasi', Kontxi Lopez Soriarekin. Maiatzak 9, 16, 23, 30; ekainak 6. 15:00-17:00, Tolosako Kultur Etxean.
-
Irrintzi tailerra, Amaia Garcia Uriondorekin. Ekainak 7an (ostirala), 18:30etatik 20:30etara, Tolosako Kultur Etxean.
Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatu du, Tolosako Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta. Dinamizatzailea Txelo Berra Mur izango da eta topaketa guztiak goizeko 10:00ak eta 12:00ak artean egingo dira Kultur Etxeko Areto Nagusian honako egunetan:
-
Martxoak 16
-
Apirilak 13
-
Ekainak 15