Berdintasun Departamentuko diru-laguntzak eskatzeko aukera uztailaren 9a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/26 | Berdintasuna
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo erakundeei, edo pertsona fisikoei, zuzendutako diru-laguntza lerroa zabaldu da.
  • Iaz, Berdintasun Departamentuak 4 elkarte/ekimen lagundu zituen 4.200 euroko diru-laguntzekin.

Tolosako Berdintasun Departamentuak emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo erakundeei, edo pertsona fisikoei, zuzendutako diru-laguntza lerroa zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea zabalik da jada: uztailak 9, astelehena (barne). Udaletxeko UDATE arreta zerbitzuan edo Erregistro Elektroniko bidez egin behar da tramitea.

Dokumentazio guztia eta tramitaziorako xehetasunak www.tolosa.eus -en eskura daitezke, Berdintasuna atalean.

Edozein zalantza argitzeko, Kultur Etxera bertaratu daiteke, 943 67 03 83 telefonora deitu, edota berdintasuna@tolosa.eus-era idatzi.

Iaz, Berdintasun Departamentuak 4 elkarte/ekimen lagundu zituen 4.200 euroko diru-laguntzekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA