'Biharamun luzea' filma eta Alurr dantza taldearen ikuskizuna, Hi haiz, Hi! jaialdian sarituak

Tolosako Udala
2017/12/20 | Berdintasuna

20:00etatik 5 minutu pasata eman zion hasiera atzo, abenduak 19, 8. Hi haiz, Hi! Jaialdiak. Beldur Barik jarrera, Tolosar erara, batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin lantzen duen proiektuak, jende andana hartu zuen Topicen. Mimoz zaindutako emanaldiak publikoa asebete zuen, txalo zaparradek azaleratu zuten eran.

225 euroko bi sari zeuden jokoan eta epahimaiak 'Biharamun luzea' film laburra eta Alurr dantza taldearen zuzeneko emanaldia saritu zituen lehen eta bigarren sariarekin, hurrenez hurren.

Epahimaia Herrikide ikastetxeko Iera Zinkunegik, Orixeko Oneski Barandiaranek, Laskorain ikastolako Jon Ander Maizek eta Maite Ruiz de Eguilaz eta Begoña Tolosa zinegotziek osatu zuten.

Guztira, Tolosaldeko zazpi film eskaini ziren, zuzeneko emanaldiekin tartekatuta. 5 aurkeztu ziren Beldur Barik lehiaketara eta 5 horiez gain, beste bi Hi haiz, Hi! Jaialdikora. Irurakoak izan ziren bi: 'Biharamun luzea' (irabazlea) eta 'Eguneroko mikromatxismoak'; Elduaingoa bat: 'Maialen eta Mara'; eta Tolosakoak lau: 'Ilargi izpi bakoitzaren indarrez', 'Biloba maitea', 'Mara eta Aiora's beste edizion ever' eta 'Aldatzeko unea'.

Bestaldeko zuzeneko hainbat ikuskizun izan ziren: Sarmiento, Malentxok sortu eta zuzenean eskainitako abestia eta Alurr dantza taldearen emanaldia (irabazlea).

Udaleko Gazteria eta Berdintasun teknikariekin elkarlanean eta Kattalin Miner eta Egoitz Arbiolen gidaritzapean ibili dira ikasleak hilabeteak atzera hasitako formazio saioetan eta aurtengo zortzigarren Hi Haiz Hi Jaialdia prestatzen.

Ohiko eran, jaialditik lortutako dirua ikasleen ikasturte amaierako bidaia finantzatzera bideratuko da.

Tolosako Udalak egindako lan aberatsarengatik zoriondu du 8. Hi haiz, Hi! Jaialdiaren parte izan den oro.