1969ko ekainaren 28, Stonewall tabernako gertakariak izandako eguna, historikotzat hartzen du lesbiana, gay, transexual, intersexual eta queer-en askapen mugimenduak. Gau hartan, sexu- eta genero- desberdineko jendea isolaturik egoteari utzi eta sistemari aurre egiteko elkartu zen, beren burua erakutsi, beren eskaerak agerian jarri eta haiek diskriminatzen zituen sistema baten bidegabekeriaren aurka borrokatzeko.
Tolosako Udalak gaitzetsi nahi du LGTBIQ pertsonek jasaten duten diskriminazioa eta berriz berretsi nahi du sexu-orientazio eta genero identitatearen ondoriozko aurreiritzien aurka duen borrokatzeko konpromisoa.
Hori dela eta, egun hau erreibindikatzeko, hainbat jarduera antolatuko ditu:
-
Ekainaren 21etik 30era (biak barne), Zerkausia Ortzadarraren koloreekin argiztatuko da.
-
Ekainaren 28an, Tolosako Udaleko balkoitik LGTBIQ bandera eta Hiruki arrosa jarriko dira zintzilik.
-
Ekainaren 28tik irailaren 6ra, Iran Ezkutua (LGTBI komunitatea), Ura Iturralderen argazki-erakusketa izango da Tolosako Gernikako Arbola lorategietan.
-
Uztailaren 4an (osteguna), Dúo de improvisación antzerkia, Euskal Herria Plazan, 19:00etan. Kankaneo Teatroa.
Iran Ezkutua (LGTBI komunitatea), Ura Iturralderen argazki erakusketa
Eguna ospatzeko, Berdintasuna Kultura, Gazteria eta Jaiak Departamenduarekin elkarlanean antolatu dute, Iran Ezkutua (LGTBI komunitatea), Ura Iturralderen argazki erakusketa, Tolosako Gernikako Arbolan, ekainaren 28tik irailaren 6ra izango da.
Erakusketaren aurkezpena, uztailaren 3an, asteazkena, 13:00etan izango Gernikako Arbolan da.
Bisita gidatuak: uztailak 12, 19:00etan eta irailak 3, 19:00etan izango dira.
Ura Tolosan jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Madrilen. Dokumentaletan eta bidaia-argazkilaritzan espezializatua, bere lana zenbait aldizkaritan argitaratu da, adibidez, Interviú-n, 7K-n, 7 Haizeetara-n, Vice España-n, Vice UK-n, Al Jazeera-n.
Beste sari batzuen artean, BAFFEST jaialdia irabazi zuen 2018an: Euskal Herriko emakume argazkilari berri onenarena. Gaur egun, argazkilari independentea da argazkilaritza dokumentalaren arloan, eta Italiako LUZ agentzia da bere ordezkaria.
Irango Errepublika Islamdarrean, transexualitatea legezkoa da. Thailandiaren ondoren, sexua aldatzeko ebakuntza gehien egiten dituen herrialdea da. Are gehiago, gobernuak berak ordaintzen du ebakuntzaren zati bat. Ebakuntza, ordea, aukera bat ez, baizik ia-ia inposizio bat da. Gizarteak onartzea nahi baduzu, beste aukerarik ez daukazu. Bestalde, homosexualitatea ez da legezkoa eta, zenbait kasutan, heriotza-zigorra izan dezake. IRAN EZKUTUA izeneko lanak erakusten du herrialde horretako LGTBI komunitateko kide diren gazte batzuen bizitza gogorra. Gazte horiek askatasunarekin egiten dute amets, dela beren jaioterriaren barruan, dela kanpoan. Erreportaje hau egiten ari zela, gazte horietako batek bere burua hil zuen. Erakusketa hau eta geroago egingo diren lanak berari eskainita daude.
Inprobisazioa da Kancaneo taldeko kideen bizi-filosofia eta egunerokoaren oinarria.
Gaur egun jarraitzen dute ikertzen eta inprobisazio-formatu desberdinak eszenaratzen.
Elba Ruizentzat eta Zahira Montalborentzat artea da eraldatzeko, ikasteko eta perspektiba berriak sortzeko erreminta bat. "Gu mugiarazten gaituena hori denez gero, kolektibo eta proiektu sozial desberdinekin aritzen gara lankidetzan. Jarraitzen dugu proposamen berrietara zabalik egoten".