Elkarretaratzea bihar, herriko emakume batek jasandako erasoa salatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/23 | Berdintasuna

Tolosako Udalak jasotako informazioaren arabera, Zizurkilen, herriko emakume bat erasotua izan zen.

Gertakariaren berri izan bezain laster, protokoloa martxan jarri du Udalak. Protokolo Mahaian dauden zerbitzuak (Ertzaintza, Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak eta GFAko Larrialdietako Zerbitzua gertatutakoari erantzuna eta jarraipema ematen ari dira, emakumeari behar duen laguntza emateko.

Udalak erasoa jasan duen emakumearen esku jarri ditu baliabide guztiak eta behar duen laguntza psikologikoa eta juridikoa, pertsona erasotua babestu eta arretarik egokiena emateko, bere intimitatea eta borondatea hasiera-hasieratik errespetatuz.

Udalak babes osoa azaldu nahi dio erasotuari  eta erabat gaitzesten eta irmoki salatzen du gertatutakoa eta horrelako jardueren aurka jarduten jarraitzeko konpromisoa berresten du.

Gertatutako erasoa salatzeko Asanblada Feministak egindako deialdira atxikitu da Udala, eta    elkarretaratzea egingo da bihar, larunbata, apirilak 24, eguerdiko 13:00etanTriangulo plazan.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA