Erabateko gaitzespena, salatutako azken eraso sexistaren aurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/11 | Berdintasuna

Tolosak ezetz! Esan du berriro ere, argi eta ozen, Tolosan emakume baten aurka izandako azken eraso sexistaren aurrean. Eraso ankerra, Tolosako herriak guztiz gaitzetsi eta salatu nahi izan duena.

Tolosako Udalak, Emakumeen taldeek eta Mugimendu Feministak Plaza Zaharrean arratsaldeko 19:00etarako deitutako elkarretaratzean ehundaka lagun elkartu dira erabateko gaitzezpen, sumindura eta amorrurik handiena adierazteko eta emakumeari eta bere inguruneari babesa eta elkartasuna helarazteko.

Olatz Peon Ormazabal alkateak azpimarratu du, udalak erasoa jasan duen emakumearen eskura jarri dituela baliabide guztiak eta behar duen laguntza psikologikoa eta juridikoa, pertsona erasotua babestu eta arretarik egokiena emateko, bere intimitatea eta borondatea hasiera-hasieratik errespetatuz. Era berean, udaletik Larrialdietako Zerbitzura deitu zuten bizilagunen erantzuna nabarmendu nahi izan dute, bai eta emakumearen gizarte-inguruneak emandako laguntza ere.

10 minutuko isilunearen ostean, alderdi politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzional bateratua irakurri da, baita Tolosako Asanblada Feministaren manifestua ere.

Udal ordezkariek guztiz arbuiatu dute gertakaria eta horrelakoak berriz ere gerta ez daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute: “Tolosa berdinzalea nahi dugu, emakumeak aske sentitzen diren herria nahi dugu; Tolosak ez ditu onartzen ezta onartu inolako eraso sexistarik. Azken aldian gertatutako eraso sexisten gorakadaren aurrean herritarron inplikazioa ezinbestekoa da, ezin dugu beste aldera begiratu, eraso sexisten aurka lanean jarraitu behar dugu eta ozen diogu erasotzaileek ez dutela tokirik gure herrian eta irmotasunez erantzungo diegula beti eraso sexistei. Gizartearen jarrera aktiboa funtsezkoa da behin betikoz indarkeria matxistarekin amaitzeko emakume bat bera ere gehiago ez dadin erasotua sentitu. Ez orain, ez inoiz. Eta bide horretan, gizonezkoak aktiboki behar ditugu matxismoaren aurka indarkeria matxista errotik ezabatzeko, Emakumeak libre izan gaitezen Tolosan eta  NON NAHI”.

Irakurri adierazpen osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA