Hiru hitzordu, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren karietara

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/14 | Berdintasuna
  • Bertso-saio literarioa, zaintzaren inguruko hitzaldia eta manifestazioa barne hartuko ditu aurtengo egitarauak.

 

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, hiru hitzordu antolatu dituzte, elkarlanean, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, Tolosako Asanblada Feministak eta Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak.

Lehena hilaren 21ean izango da Ibarrako elizan. Arratsaldeko 18:30etik aurrera bertso-saio literarioa izango da bertan. Bertsotan Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Alaia Martin ariko dira; Ines Osinagak jarriko ditu musika doinuak eta Ane Labaka izango da gai-jartzaile lanetan.

Bigarren jarduera azaroaren 24an izango da. ‘Zaintza nork? Non? Nola?’ izenburupean hitzaldia eskainiko du Pili Legarrak Andragorako areto nagusian.

Azkenik, eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean bertan, manifestazioa antolatu da 19:00etan Trianguloa plazatik abiatuta. Honako hau izango da aurtengo leloa: ‘Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista’.

‘Ziklikoak gara: Hilerokoa nerabezaroan’ lantegia

Bestalde, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak gogorarazi du hilaren 20an eta 27an nerabeei (11-14 urte) zuzendutako lantegia izango dela kultur etxean, hilerokoaren inguruan. Gaiaren inguruko tabu, aurreiritzi eta estereotipoei aurre egitea da saioaren helburua. Gazteria Sailarekin, Topagunearekin eta Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailarekin elkarlanean antolatu da saioa. Izen-emateak zabalik daude.

Egunak: azaroak 20 eta 27

Adina: 11-14 urte

Ordua: 17:30-19:00

Hizlaria: Idoia Etxaniz (Sexune)

Lekua: Kultur Etxea (1. Gela)

Izen-ematea: doakoa, izen-ematearekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA