-
2022ko udaberriko zikloa martxoaren 23an hasi eta ekainaren 14ra bitartean gauzatuko da eta izen-emateko epea otsailaren 21ean zabalduko da, parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzenduta.
-
Programazioak askotariko gaiak eta berdintasunaren bidea lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko bizitza pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan.
Indartsu dator udaberria Jabetze Eskolaren programazioaren eskutik. Guztira, 16 jarduera antolatu ditu Berdintasun Sailak askotariko gaiak barnebilduz, berdintasunaren alde urratsak egiten jarraitzeko helburuarekin.
Programazioaren baitan, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak 5 jarduera antolatu ditu, “Guretzako” gunean garatzeko (jatorri anitzeko emakumeentzako gunea). Era berean, ohi bezala, hainbat jarduera antolatu dira Tolosako Udaleko Kultura Sailarekin eta zenbait elkarterekin elkarlanean.
Programazioak askotariko gaiak eta berdintasunaren bidea lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu. Ziklo honen hasieran, Anna Freixasek, idazle eta gerontologo feministak, "Yo, vieja" bere liburua aurkeztuko du publiko ororentzat, Mertxe Trancherekin solasean.
Liburu berrien solasaldiak ere izango dira; emakumeen autoestimu eta erresilientzia desberdintasunei aurre egiteko jarduerak; kontzientziaren eta gorputzaren mugimenduaren bidez osasuna zaintzeko ekintzak; xilografian, pinturan eta argazkigintzan errebindikazio-sorkuntzak jorratzeko ikastaroak; batukada feministaren danbor-hotsak; haurtzaroko sexu-indarkerian sakontzeko aukera; emakume migratzaileentzako informazioa ikasketen homologazioari buruz eta zaintza profesionalaren arloan lan egiteko; sendabelar eta xaboi naturalen tailerrak autonomia eta praktika ekologikoak garatzeko...
Jarduera horietan gai guztietan, ikuspegi, liburu, ikasketa, esperientzia, tresna, erritmo, gogoeta eta erronka berriak landuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko bizitza pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan.
Izen ematea otsailaren 21etik aurrera
Jarduerak martxoaren 23an hasi eta ekainaren 14ra bitartean gauzatuko dira. Izena ematea, baina, astelehenean, otsailaren 21n zabalduko da eta izen-emateak irekita egongo dira jarduera guztientzat, eta parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzenduta daude.
Jarduera guztiak aurrez-aurrekoak izango dira. Beharrezko edukierak eta osasun eta segurtasun neurriak mantenduko dira. Osasun egoeraren arabera, saio batzuk modu birtualean egiteko aukera egongo litzateke. Jarduera guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.
Ekintzetan parte hartzeko izen ematea online egin beharko da https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/ helbidean.
Izena ematerakoan zalantzarik izanez gero edo laguntza behar izanez gero 943 67 03 83 telefonora deitu daiteke, edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali.
Izena eman ondoren, Kultur Etxean ordaindu ahalko da matrikula, kreditu-txartelaren bidez, ordutegi honetan.
Goizez, 10:00-13:00; arratsaldez: 16:00-20:00
“Guretzako” gunearekin harremanetan jartzeko, idatzi migrazioa@tolosaldea.eus helbidera edo deitu 646057080 zenbakira.
Antolatutako ekintzak:
|
“YO, VIEJA" LIBURUAREN AURKEZPEN-SOLASALDIA
Anna Freixas Mertxe Trancherekin hizketan
Saio bat. Martxoak 23.
|
EMAKUMEEN ERRESILIENTZIA-BIDEAK ERAIKITZEN
Pepa Bojó Ballester
8 saio. Martxoak 28-Maiatzak 30
|
GORPUTZ-KONTZIENTZIA GURE OSASUNERAKO ETA AUTOZAINKETARAKO
Kontxi Lopez Soria
4 saio. Martxoak 29; apirilak 5, 26; Maiatzak 3
|
XILOGRAFIA TAILERRA: SORMENA ETA ALDARRIKAPENAK
Oihana Ugarte Iriarte
7 saio. Martxoak 29; apirilak 5, 26; maiatzak 3, 10, 17, 24
|
ARGAZKILARITZA DOKUMENTALA BEGIRADA FEMINISTETATIK
Ura Iturralde Larrañaga
8 saio. Marxoak 30; Apirilak 6, 27; Maiatzak 4, 11, 18, 25
|
EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA
Beatriz Rubio Perales
3 saio. Martxoak 31: apirilak 28; maiatzak 26
|
BATUKADA FEMINISTA
Ainara Sarasketa Alberdi
6 saio. Apirilak 5, maiatzak 3, 17, 31; ekainak 14 eta irteera
|
MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA
Mertxe Tranche Iparraguirre
3 saio. Apirilak 13; maiatzak 11; ekainak 1
|
GORPUTZ-KONTZIENTZIATIK MUGIMENDU ASKERA
Maider Oiartzabal Ziganda
2 saio. Apirilak 27; maiatzak 4
|
HURBILKETA POLITIKOA HAURTZAROKO SEXU-ABUSUETARA
Sussanna Minguell Alonso
5 saio. Apirilak 28; maiatzak 5, 12, 19, 26
|
EMAKUME MARGOLARIAK ITZALEAN: PIZTU DITZAGUN ARGIAK!
Leire Markinez Calvo
5 saio. Maiatzak 4, 11, 18, 25; Ekainak 1
|
GURETZAKO Jatorri anitzeko emakumeentzako gunea
|
“MUNDUKO EMAKUMEAK” NARRAZIO MUSIKATUA
Ameli eta Xirrikituen jostunek
Saio bat. Apirilak 25
|
NIK ERE BADITUT IKASKETAK. NOLA HOMOLOGATU?
Katia Reimberg (Bidez Bide Elkartea)
Saio bat. Maiatzak 6
|
XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA
Bidatz Sasiain
Saio bat. Maiatzak 7
|
“IKASI ZAINTZEKO” KANPAINA
Soraya Ronquillo (Bidez Bide Elkartea)
Saio bat. Ekainak 3
|
SENDABELARREN TAILERRA
Bidatz Sasiain
2 saio. Ekainak 4 eta 11
|
Eskuratu eskuorria hemen.