Jabetze Eskolako parte hartzaileen artelanak ikusgai izango dira, bihartik aurrera, Aranburu jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/15 | Berdintasuna
  • Xilografia, argazkigintza eta pintura tailerretako parte hartzaileen lanak ikusteko aukera izango da; guztira 35 emakumek parte hartu dute.

  • Erakusketa otsailaren 28ra bitarte izango da zabalik.
     

Urteko lehen erakusketa hartuko du, bihartik aurrera, Aranburu jauregiak. Emakumeentzako Jabetze Eskolan, iazko udaberriko eta udazken-neguko edizioetan, arteari lotutako tailerretan parte hartu duten emakumeen artelanekin osatutako erakusketa inauguratuko da bihar.

35 emakumeren lanekin osatutako bilduma izango da ikusgai, xilografia, argazkigintza eta pintura tailerretako lanekin osatutakoak. 

Aranburu jauregiko lehen solairuko erakusketa gelan izango da, otsailaren 28ra bitarte, ohiko ordutegian: asteartik larunbatera, 17:30etik 20:30era (jai egunetan itxita). Bada, inaugurazioa, bihar, urtarrilak 16, izango da 19:30ean. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA