Kale-izendegia bozkatzeko, Berdintasun Kontseiluan parte hartzeko deia

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/22 | Berdintasuna
  • Maiatzaren 27an, 18:00etatik aurrera bozkatuko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan
     

Berdintasuna Sailak parte-hartze prozesu bat bultzatu du, eta helburua izan da Tolosako kale-izendegian ikusaraztea emakumeek gure herrietako bizitza kultural, sozial, zientifiko eta politikoan egin dituzten ekarpen garrantzitsuak. Jaso dira proposamenak, eta hizkuntza aldetik egokiak direla egiaztatu ondoren, zerrenda bat sortu da, eta Berdintasun Kontseiluak maiatzaren 27an egingo duen saioan bozkatuko dira.

Horrekin batera, beste zenbait gai ere jorratuko dira arratsaldeko 18:00etan osoko bilkuren aretoan izango den saioan. Besteak beste, jabetze-eskolaren 2025-2026ko udazken-neguko ikastaroen balorazioa egingo da, Andragorako azken albisteei buruzko informazioa emango da eta 2026ko sanjoanetako kanpaina ere zabalduko da.

Kale-izendegirako proposamenei buruzko azken erabakia hartzeko, proposamenak Berdintasun Kontseiluak onartu ondoren, Euskaltzaindiaren arauak eta irizpideak hartuko dira kontuan izendegi ofiziala ezartzeko. Era berean, izendegiak bete egin behar du unibokotasun-printzipioa; hau da, leku bakoitzak izen bat eduki behar du. Azkenik, erabakia hartzeari dagokionez, kontuan hartu behar da Tolosako Udalbatzari dagokiola azken erabakia. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA