Tolosako Berdintasun Kontseiluak bilera irekia egingo du asteazkenean, otsailak 21

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/02/16 | Berdintasuna
  • Arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan eta interesa duen herritar orok parte har dezake. 

 

Datorren asteazkenean, otsailak 21, bilera irekia deitu du Tolosako Berdintasun Kontseiluak. Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan eta herritar guztiei irekia izanik, interesa duen orok parte har dezake. 

Gai zerrenda ondorengoa da: 

  1. Berdintasun teknikari berriaren aurkezpena 
  2. 2024. urteko Berdintasun Sailaren aurrekontua 
  3. 2024ko Inauterien balorazioa
  4. Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea
  5. Jabetze Eskola 
  6. M8ko kanpaina 
  7. Besterik

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA