Tolosako Jabetze Eskolak 15 jarduera antolatu ditu udazkenerako

Tolosako Udala
2019/09/09 | Berdintasuna
  • Urri hasieratik azarora bitartean gauzatuko dira udazkeneko Jabetze Eskola osatzen duten 15 ikastaro, tailer, hitzaldi eta topaketak.

  • Gaur, irailak 9, zabaldu da izena emateko aukera eta matrikulazioak Kultur Etxean edota 943 67 03 83ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz egin beharko dira.

 

Urriaren 1n hasita, azaroa bitartean gauzatuko dira udazkeneko Jabetze Eskolako jarduerak. Espazio honek helburu du emakumeen partaidetza eta jabekuntza sendotzea, gizarte berdinzaleago baten alde egiteko.

Aurten berriz ere gizonei zuzendutako ikastaroa ere antolatu da emakumeen eta gizonen arteko harreman eta egitura patriarkalak deseraikitzen ikasteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko.

Beste behin, egitarau anitza antolatu da egunerokotasunean sortzen diren gaiei aurre egiten jakiteko ezagutzak emateko helburuarekin eta beraz, arlo eta dinamika ezberdinak jorratuko dira: kultura, artea, osasuna, emozioak kudeatzeko tresnak, indarkeria sexistari aurreko egiteko baliabideak.… guztira 15 jarduera antolatu dira:

  • Xilografia tailerra: sormen tailerra

  • Ondo zahartu

  • Euskal emakume idazleen irakurketa feminista tailerra.

  • Munduko emakumeen literatura

  • Nola aritu jendaurrean gustura sentituaz

  • Batukada feminista

  • Emakumeak musika eszenan

  • Zu zaindu, neure burua zaindu: nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasi

  • Autodefentsa feminista

  • Emozioak sormenaren bidez kudeatzen

  • Gizonak eta feminismoa: irekitako eztabaidaren harietatik tiraka

  • Bizitzak mugan: elkarrizketa hegoaldeko mugan sexu esplotazioari eta salerosketari buruzkoa

  • Guretzako: Jatorri ezberdinetako emakumeentzako gunea

    • Flamenko

    • Sendabelarren tailerra

    • Prestakuntza tailerra: emakume afrikar migratzaileak bidegurutzean.


 

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailarekin elkarlanean GURETZAKO gunean antolatutako jardueretan parte hartzeko deitu 646 05 70 80 telefonora edota idatzi migrazioa@tolosaldea.eus -era. 

Jabetze Eskolako gainerako jardueretan izen-emateko edota informazio gehiago jasotzeko jo Kultur Etxera, deitu 943 670 383ra edo idatzi berdintasuna@tolosa.eus. Matrikula kreditu txartelarekin ordaindu beharko da izena emateko orduan.

Jakin ere, doako haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo dela aurretik izena eman eta eskatuta.

Jabetze eskola 2019