-
Martxoaren 20an hasita, maiatzak 26rarte luzatuko dira 2017-18ko Jabetze Eskolaren bigarren zatia osatzen duten 8 ikastaro, tailer, hitzaldiak....
-
Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatu du, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta.
-
Matrikulatzeko aukera martxoaren 1ean zabaldu zen eta ikastaro bakoitza gauzatu baino bi egun lehenagorarte egongo da aukera. Ohi bezala, izen-emateak Kultur Etxean egin ahal izango dira, ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00, edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz.
Martxoaren 20an hasita, maiatzak 26rarte luzatuko da Tolosako Udalak sustatutako 2017-18ko Jabetze Eskolaren bigarren zatia. Lehen jarduera sortan datu onak eskuratu zituzten programatutako jarduerek. Hori horrela, oraingoan 8 jarduera antolatu dira: 7 ikastaro eta hitzaldi irekia; 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Aurretiaz arrakastatsuak suertatu edota emakumeek berriz burutzeko eskaera izan dutenek jarraipena izango dute eta proposatutako beste gai eta ikastaro batzuk ere txertatu dira. Tolosako Udalaren III. Berdintasun Planean (2015-2020), Emakumeen Ahalduntzea eta Parte-hartzea ardatzean jasota daude ikastaro berriok ere.
Berrikuntzei dagokienean: Rap Tailerra jabekuntza feminista Nerea Lorón LA FURIAk zuzenduta; Gure sentimenduak landuz, gu geu onartuz, Nerea Redondo Otamendi prestatzailearen eskutik; Mendi orientazioko ikastaroa, gaia ez da berria, joan den udazkenean eskaini zen, baina kasu honetan, maila aurreratuagoa izango da; eta Adineko emakumeak: Enplegua, zaintza eta pentsioak hitzaldi irekia Arantxa Corrales eta Isabel Otxoarekin.
Jarraituko dutenen artean: Batukada Feminista, Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa prestatzaileak bideratuta; Munduko Emakumeen Literatura tailerra Mertxe Trancherekin; Pepa Bojó Ballesterrekin Autoestimua eta Jabetzea ikastaroa; eta Zaindu geure burua zainduz: emakume zaintzaileentzako tailerra Kontxi López Soriarekin.
Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatu du, Tolosako Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta. Dinamizatzailea Txelo Berra Mur izango da eta topaketa guztiak eguerdiko 13:00etan egingo dira honako egunetan:
- Martxoak 25. Euskal Herria
- Apirilak 21. Errumania
- Maiatzak 26. Nikaragua
Ohiko topaketez gain, informazioarekin, gogoetarekin eta aisialdiarekin lotura duten bi jarduera eskainiko dira: Emakume zaintzaileak zaindu, Bidez Bide Elkarteak emakume zaintzaileei informazioa emango die langile horien kontratuen inguruan; eta, Bestetasunaren eraikuntza europarra zinemaren bidez hitzaldi irekia burutuko da, Andrea Ruiz Balzolak gidatuta.
Ohi bezala, Kultur Etxean burutuko dira izen-emateak eta matrikulak gaurtik aurrera, ordutegi honetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz.
Jakin ere, dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo dela, aurretik izena eman eta eskatuta.
Programazioa (liburuxkan informazio zabalagoa*):
BATUKADA FEMINISTA
Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi
Egunak: Martxoak 20. Apirilak 17. Maiatzak 8, 22. Ekainak 5 (eta irteera) (astearteak)
Ordutegia: 18:30-20:30
Lekua: San Estebango Auzo Elkartea (Ferialekua)
Euskaraz
5€
MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA
Irakaslea: Mertxe Tranche Iparraguirre
Egunak: Martxoak 21. Apirilak 11. Maiatzak 2, 23. Ekainak 13 (asteazkenak)
Ordutegia: 18:00-20:00
Lekua: Tolosako Udal Liburutegia
Gaztelaniaz
5€
AUTOESTIMUA ETA JABETZEA
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
Egunak: Apirilak 9, 16, 23. Maiatzak 7, 14, 21, 28. Ekainak 4 (astelehenak)
Ordutegia: 15:00-17:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Gaztelaniaz
10€
GURE SENTIMENDUAK LANDUZ, GU GEU ONARTUZ
Irakaslea: Nerea Redondo Otamendi
Egunak: Apirilak 10, 24. Maiatzak 15, 29. Ekainak 5 (astearteak)
Ordutegia: 18:00-20:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Triánguloa)
Euskaraz
5€
RAP-TAILERRA JABEKUNTZA FEMINISTA LANTZEKO
Irakaslea: Nerea Lorón LA FURIA
Egunak: Apirilaren 13tik (ostirala), 5 saio
Ordutegia: 17:30-19:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Gaztelaniaz
5€
ZAINDU GEURE BURUA ZAINDUZ: EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA
Irakaslea: Kontxi López Soria
Egunak: Maiatzak 3, 10, 17, 24, 31 (ostegunak)
Ordutegia: 15:00-17:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Gaztelaniaz
5€
MENDI ORIENTAZIOKO II. IKASTAROA
Irakaslea: Patri Espinar Labian
Egunak: Maiatzak 9 (asteazkena). Maiatzak 12, 19, 26 (larunbatak)
Ordutegia: Asteazkena, 17:30-19:30/20:00. Larunbatak, 9:30-13:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa) eta inguruko mendiak
Euskaraz
5€
ADINEKO EMAKUMEAK: ENPLEGUA, ZAINTZA ETA PENTSIOAK
Hizlariak: Arantxa Corrales (Pentsioduna. Duintasuna Elkartea) eta Isabel Otxoa (ATH-ELE Elkartea eta UPV/EHUko irakaslea)
Eguna: Maiatzak 10
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Euskaraz
GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA
EMAKUME BAZKARIAK
Irakaslea: Txelo Berra Mur
Ordua: 13:00
Lekua: Ereite Elkartearen lokala (San Esteban, 20)
Egunak: Igandeak
- Otsailak 25. Maroko
- Martxoak 25. Euskal Herria
- Apirilak 21. Errumania
- Maiatzak 26. Nikaragua
EMAKUME ZAINTZAILEAK ZAINDU
Irakaslea: Bidez Bide Elkartea
Eguna: Martxoak 24 (larunbata)
Ordutegia: 17:30
Lekua: Villabonako Subijana Etxea
BESTETASUNA-REN ERAIKUNTZA EUROPARRA ZINEMAREN BIDEZ
Irakaslea: Andrea Ruiz Balzola
Eguna: Maiatzak 21 (astelehena). Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna
Ordutegia: 18:00-21:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea