- Martxoaren 20tik ekainaren 14a bitartean eramango da udaberriko egitaraua aurrera eta hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, irakurketa taldea edota batukada jasotzen ditu, besteak beste.
- Izen ematea martxoaren 2an zabalduko da eta interesdunek https://tolosakoudala.org/berdintasuna webgunean eman ahal izango dute izena.
- “Guretzako” jatorri anitzeko emakumeentzako gunean antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko 646 057 080 telefonora deitu behar da edo migrazioa@tolosaldea.eus helbidera mezu bat bidali.
Jarduerez beterik dator Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko egitaraua. Guztira 18 dira antolatutako ekintzak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailarekin edota Udaleko beste hainbat sailekin elkarlanean, hala nola Kultura, Gazteria, Kirola eta Gazte Topagunea. Egitarauaren baitan, mota askotariko ekintzak topa ditzakegu: tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, irakurketa taldea, batukada…
Jabetze Eskolak emakumeen ahalduntzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzea ditu helburu, gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko. Horrela, berdintasuna eta feminismoa ardatz hartuta, mota askotariko jarduerak eskainiko ditu aurtengo udaberrian ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidea lantzeko bizitza pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan baliagarriak diren tresna berriak eskainiz.
Hori horrela, egitaraua lantzeko garaian kontuan hartu dira Jabetze Eskolako ikasleek, Berdintasun Kontseiluko kideek edota Topagunean parte-hartzen duten neska nerabe zein gazteek egindako proposamen eta iradokizunak. Horri jarraiki, udaberrirako aurkeztutako egitarauaren baitan jarraipena izango dute orain artean arrakastatsuak izan diren eta parte-hartzaileen artean harrera ona izan duten ikastaro, tailer eta taldeek, hala nola euskarazko zein gaztelaniazkoa irakurketa taldeak (liburu egile berriekin) edota ikasketak homologatzeko saioak. Autoestimua eta zaintza emozionalaren lanketak ere jarraipena izango du, banaka zein taldeka, kasu honetan maitasunarekin, heriotzarekin eta gorputzekin lotutako ikastaro eta tailer berrien bitartez.
Arteak ere bere lekua du egitarauaren baitan, gai eta teknika artistiko berriekin, baita batukadak, etxeko autonomia eta autosufizientzia programazioko jarduerek, indarkeria haurtzaroan, neska nerabe eta gazteentzako autodefentsa feminista tailerrak edota Tolosako eta eskualdeko emakume kirolarien esperientziei buruzko hausnarketa saioak ere.
Hauek dira udaberrirako antolatutako ekintzak:
- Emakumeak eta maitasuna: berdintasunean maite
- Xilografia tailerra (linoleo gainean): Sormena eta aldarrikapenak
- Biodantza: beste begirada
- Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik
- Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea
- Batukada feminista
- Munduko emakumeen literatura taldea
- Sormen akelarrea! Hartu pintzelak eta dibertitu!
- Hil Arte Bizi: heriotzaren aurrean ere, gure erara
- Oinarrizko iturgintza tailerra
- Emakume margolariak itzalean: piztu ditzagun argiak!
- Emakume kirolariak: esperientziak, lorpenak eta erronkak
- Autodefentsa Feminista (11-16 urteko neska gazteentzat)
- Haurtzaroko indarkeriatik haurtzaroko sexu-abusuetara
Egitarau guztia ikusgai hemen
Guretzako: jatorri anitzeko emakumeentzako gunea
Ohi bezala, udaberrian ere beste hainbat ekimen berezi antolatu dira Jabetze Eskolako “Guretzako” gunean garatzeko. Aipatu espazio hori jatorri anitzeko emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazioa da, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean garatzen dena.
Lau ekintza egingo dira espazio honetan:
- Nik ere ikasketak ditut. Nola homologatu?
- Antzerki terapeutiko tailerra
- Xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra: 2. Fasea
- Sendabelarren tailerra
Izen ematea zabalik
Ekintza horiek guztiak martxoaren 20tik ekainaren 14a bitarte eskainiko dira eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, matrikulazioa martxoaren 2an zabalduko da https://tolosakoudala.org/berdintasuna webgunean eta interesdunek ekintzaren data baina bi egun lehenago arte eman ahal izango dute izena.
Zailtasunik izanez gero, informazioa edota laguntza eskatzeko 943 67 03 83 telefonora deitu edoberdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi edo Kultur Etxera gerturatu.
“Guretzako” gunearekin harremanetan jartzeko: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus