Tolosako Udalak aho batez arbuiatu du Iruñeko erailketa matxista

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/07/03 | Berdintasuna
  • Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek adostu dute gaitzespen-adierazpena.

  • Tolosako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin du udalak, herritar ugarirekin batera.



Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du, joan den larunbatean, Iruñean, bere bikotekideak Zhen Jiang hil zuelako, eta familiarekiko eta gertukoekiko elkartasuna adierazi nahi du. 

Era berean, udalak bat egin du, herritar ugarirekin batera, Tolosako Asanblada Feministak deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu du, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz aurrera egiteko programak eta zerbitzuak ezarriz. Gisa honetako erasoen aurrean, zero tolerantzia adierazi du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA