Tolosako Udalak gaitzetsi egin du joan den astean Basaurin izandako hilketa matxista

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/07 | Berdintasuna

Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du joan den asteazkenean, apirilak 1, 44 urteko emakume bat bere bikotekideak Basaurin erail zuelako.

Gertaera horrek 2026an Euskal Herrian izandako bigarren hilketa matxista markatu du. Datuek argi eta garbi adierazten dute ez dela ekintza isolatu bat, egiturazko arazo bat baizik, eta heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, eta horren jatorria gure gizarteko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean dagoela.

Tolosako Udalak salatu nahi du ere, emakumeen aurkako indarkeria mota oro duintasunaren eta segurtasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Euskal Herriko azken txostenean erregistratutako kasuak kezkagarriak dira, % 127 igo baitira azken bi hamarkadetan.

Udalak, senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Tolosako Asanblada Feministak, gaur apirilaren 7an, Trianguloa plazan 19:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egingo dute Tolosako Udaleko ordezkariek.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean jarraituko du indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Horregatik, Udalak gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek Udalaren babes osoa dutela, eta, besteak beste, Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, dituzten baliabide zein zerbitzuak eskainiko dizkiela. 

 

Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da!

Indarkeria matxistaren aurrean, planto!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA