Tolosako Udalak Inauterietako sexu erasoak gaitzetsi ditu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/02/13 | Berdintasuna
  • Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du adin txikikoen aurrean exhibizionismoa egiteagatik; Ertzaintzak, berriz, bi gizonezko atzeman ditu.
  • Udal ordezkariek, Tolosako Asanblada Feministak eta Inauterietako eragileek gertakariak gaitzesteko aldarria egingo dute, arratsaldean, zezen plazan.

Azken orduetan hiru atxiloketa izan dira Tolosako Inauterietan gertatutako hainbat sexu erasoren ondorioz.

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, Astelenita egunean, adin txikiko neska talde baten aurrean exhibizionismoa egiteagatik. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean. 

Ertzaintzak, bestalde, jakinarazi du 28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilotu dituela azken 48 orduetan sexu askatasunaren aurkako hiru delitu egotzita.

Lehen atxiloketa igande iluntzean izan zen, bi emakumeren aurka, horietako bat adin txikikoa, sexu erasoa egiteagatik eta lekuko bat mehatxatzeagatik. Bart beste gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, adin txikiko emakume bati eraso egiteagatik, eta epailearen esku utziko dute gaurko egunean zehar.

Erantzun bateratua arratsaldean

Tolosako Udalak aho batez gaitzetsi ditu gertakariak. Arratsaldean protesta ekitaldi bateratua egingo da zezen plazan: txarangek zezentokiari buelta eman ostean, Asanblada Feministako kideek, udal ordezkariek eta Inauterietako hainbat eragilek beste itzuli bat emango dute, ‘Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde’ eta ‘Indarkeria matxistari aurre egin’ lelopean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA