Tolosako Udalak irmo gaitzetsi nahi du herrian gertatu berri den eraso homofobo bortitza

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/27 | Berdintasuna
  • Gorroto, diskriminazio eta indarkeriaren adierazpen oro errotik gaitzesten du udalak
     

Joan den astelehenean, herritar bati indarkeriaz egin zioten eraso, eta irain homofoboak ere jasan zituen. Gisa horretako erasoek urratu egiten dituzte pertsonen askatasuna eta oinarrizko eskubideak, eta ez dute lekurik errespetuan, aniztasunean eta bizikidetzan oinarritutako gizarte batean.

Udalak elkartasun eta babes osoa helarazi nahi dizkie erasoa jasan duen pertsonari eta haren ingurukoei. Era berean, berriz ere adierazi nahi dugu errotik gaitzesten dugula gorroto, diskriminazio eta indarkeriaren adierazpen oro —sexu orientazioagatik zein genero identitate edo adierazpenagatik—. 

Lanean jarraituko dugu Tolosa herri aske, seguru eta askotarikoa izan dadin, eta pertsona guztiek sexu orientazioa eta identitatea askatasunez eta duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten, beldurrik gabe. 

Horrez gain, udalak erasoa ikusi zuten herritarrei eskatzen die jar daitezela udalarekin harremanetan, informazioa osatzeko. 

Elkartasun, erantzukizun kolektibo eta errespetuarekin erantzungo diogu gorrotoari.  

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA