Tolosako Udalak Irungo erailketa matxista gaitzetsi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/02/07 | Berdintasuna
  • Tolosako Asanblada Feministak larunbatean, otsailaren 8an, Trianguloa plazan 12:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egiten du.


Tolosako Udalak bere samina adierazi nahi du Irungo erailketa matxistaren aurrean. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den bigarren erailketa matxista izan da.

Udalak, senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Tolosako Asanblada Feministak larunbatean, otsailaren 8an, Trianguloa plazan 12:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egiten du.

2003tik, 126 dira Euskal Herrian erregistratutako hilketa matxistak. Baina gogorazi nahi dugu heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala…), edo kasu honetan bezala, familia-barruko indarkeria, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina da.

Horregatik, Tolosako Udalak herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean jarraituko du, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA