Tolosako Udalak LGTBIQ pertsonen eskubideekin duen konpromisoa berretsi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/01 | Berdintasuna
  • Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer-en eskubideen Naziaorteko Egunaren inguruko mozioa aho batez onartu zen.

  • Era berean, Haurren Hiria egitasmoaren baitan ikasturtean zehar egindako lanketaren berri eman zuten Tolosako ikastetxe ezberdinetako ikasleek.

 

Ekaineko Osoko Bilkura egin zuen atzo Tolosako Udalbatzak. Tolosako hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten atzoko bilkuran udalbatzari Haurren Hiria egitasmoaren baitan aurten egindako lanketaren berri emateko.

Haurren Hiria Tolosan bizi diren 8-12 urte bitarteko haurren iritzia ezagutzeko egitasmoa da. Helburua da, haurren ikuspegitik herria nola bizi duten jakitea. Aurten emozio eta sentimenduak landu dira ikasleekin, egungo egoerak haurrengan izan duen eragina, izan dituzten bizipenak, sentimenduak eta kezkak ezagutzeko.

Tolosatzen prozesuaren baitan sortutako keinu txikien aliantza ere landu da eta gaztetxoenen ekarpen eta proposamenak txertatuko dira orain aliantzan, besteak beste: familiarekin egotea, kirola egitea, irakurtzea, familiarekin mahai jolasetan aritzea... bezalako keinu txikiak proposatu dituzte.

Atzoko Osoko Bikuran 2021 urteko lanpostuen zerrenda behin betikoz onartu eta hasierako izaeraz aldatzea onartu zen eta Ekainaren 28aren harirako mozioa jorratu zen, Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer-en eskubdieen Nazioarteo Eguna dela-eta.

Tolosako Udalak LGTBIQ pertsonen eskubideekin duen konpromisoa berretsi zuen eta hainbat konpromiso zehatz hartu zituen (Ekainaren 28a, Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer-en eskubideen Nazioarteko Eguna, Mozioa).


 

Fitxategiak: 
PDF icon Mozioa_ekainak 28.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA