Tolosaldepedia ekimenaren baitan hainbat artikulu sortu ditu Jabetze Eskolak genero arrakalari aurre egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/27 | Berdintasuna
  • Otsailean hasi zen egitasmoa eta dagoeneko 33 artikulu berri sortu eta 136 artikulu editatu dira guztira, 22.000 ikustaldi izan dituztena.
  • Proiektu herrikoia denez, editatzen ikasteko lantegiak, topaketak eta Jabetze Eskolarekin elkarlanean genero arrakalari aurre egiteko lanketak egin dira otsailetik hona, eta urte amaiera arte jarraituko du egitasmoak.

 

Otsailean abiarazi zen Tolosaldepedia egitasmoa eta urte amaiera arte iraungo du. Helburu du Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko harremanak sustatzeko. Hasiera batean proiektu herritarra Tolosa mailan garatzeko egitasmo gisa jaio zen, baina itxialdian zehar proiektuak hainbat aldaketa izan zituen eta eskualde izaera hartu zuen.

Proiektu herritar kolaboratiboa
Hainbat herritarrek, eragilek eta ikastetxek hartu dute parte ekimenean otsailetik hona. Jabetze Eskolak, esaterako, genero arrakala gainditzeko helburuarekin, Tolosaldeko hainbat emakumeren inguruko artikuluak sortu eta argitaratu ditu, hala nola, Izaskun Etxetxipia Goiburu, Maria Luisa Agirre, Arantxa Orbegozo “Txitxi” eta Yolanda Vargas Pozo-ren ingurukoak.
Bestalde, Tolosaldepediak barne hartzen duen Txikipedia egitasmoan, ikastetxeekin elkarlanean editatzen ikasteko lantegiak egin dira eta 8 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek hainbat artikulu sortu dituzte Tolosako pertsona nabarmenen inguruan. Orixe ikastetxeko ikasleek 38 artikulu berri sortu dituzte Txikipedian, Laskorain ikastolakoek bost eta Uzturpe ikastetxekoek, berriz, hiru.
Herritar helduen artean, 110 pertsonek hartu dute parte orain arte eta 33 artikulu berri sortu dira guztira. 136 artikulu editatu dituzte eta 473 aldaketa egin dituzte, eta artikuluek 22.000 ikustaldi izan dituzte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA