Inauterietan salmenta postuak jartzeko baimen eskaera egiteko epea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/17 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Eskaerak UDATEn edota erregistro elektronikoaren bitartez egin behar dira, abenduaren 7a baino lehen.
     

Inauterietan salmenta postuak jartzeko baimena eskatzeko epea ireki du Tolosako Udalak. Gaurtik aurrera, abenduaren 7a bitarte, izango da eskaerak egiteko epea. Aldaketa bat izango da janarien salmenta postuei dagokienean: orain arte zozketa bidez esleitu izan dira postuak; bada, aurten, balorazio-irizpideen araberako puntuazioaren araberako hurrenkeran emango dira. Puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, antzinatasunaren arabera ordenatuko dira.

Puntuazio bidez baloratuko dira, besteak beste, euskaraz ere ematea zerbitzua; Tolosaldean altan emandako jarduera ekonomikoa izatea; eskualdeko ekoizleen produktuak nagusitzea lehengai eta salgaien artean; postuaren estetika; esperientzia; edo erabili eta botatzeko tresneria konpostagarria izatea.

Urtero bezala, bi modalitatetan banatu dira: eguneko salmenta eta gauekoa. 

 

Eguneko salmenta

Orokorra:

Kopurua: 9 postu

Ordutegia: 10:00 – 00:00

Kategoriak: ehungintza, elikagaiak, osagarriak, bitxiak, artisautza, askotariko produktuak... 

Janaria saltzeko kamioia

Kopurua: postu bat

Ordutegia: 09:00 – 00:00

Talo salmenta:

Kopurua: bi postu

Ordutegia: 09:00 – 00:00

Globo salmenta:

Kopurua, bi postu ibiltari

Ordutegia: 10:00 – 00:00

 

Gaueko salmenta


 Bi postu kaldereroetarako; eta beste bi postu Inauterietako egun guztietarako.
 Janari kamioi-dendak soilik:

Kopurua: bi postu

Ordutegia: 22:00etatik 06:00ak arte


Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. 


 Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentura jo beharko da, 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus helbidera idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA