Zabalik dago Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen dinamizazio zerbitzua kontratatzeko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/08/01 | Berdintasuna
  • Proposamenak aurkezteko azken eguna abuztuaren 21a izango da eta eskaintzak elektronikoki aurkeztu behar dira esteka honetan.
  • Kontratua urte batekoa izango da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin eta 192.037,65€ko balioa izango du.

 

Dagoeneko lau hilabete pasa dira joan den apirilaren 1ean, ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak ateak zabaldu zituenetik.

ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxea emakumeen ahalduntzea eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoa sustatzeko 600 m2ko gunea da, sareak eraikitzeko, eraldaketa sozialerako eta indarkeria matxista ikuspegi integraletik lantzeko espazioa, alegia. 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako espazio segurua da eta hainbat zerbitzu barnebiltzen ditu, besteak beste, Tolosako Udaleko Berdintasun Saila, aholkularitza psikologikoa eta juridikoa eta ahalduntzeko dinamikak.

Ildo horretan, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxearen martxa ona bermatzeko, Tolosako Udalak bertako dinamizazio zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du, hain zuzen, bertako harrera eta dinamizazioa kudeatzeko eta bertan garatuko diren jarduera, ikastaro, programa eta zerbitzuak diseinatu, landu eta garatzeko.

Horretarako, kontratazio prozedura honek hiru azpi-atal jasotzen ditu:

  1. Jarduerak eta programak dinamizatzea eta diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.
  2. Emakumeentzako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua
  3. Emakumeei zuzendutako aholkularitza psikologiko indibidual eta kolektiboko zerbitzua

 

Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztuaren 21a arte eta eskaintzak elektronikoki aurkeztu behar dira esteka honetan. Kontratua, halaber, urte batekoa izango da eta urtero luzatu ahal izango da, gehienez beste bi urtez. Honen balioa 192.037,65€koa izango da.

Kontratazio prozesuaren inguruko informazio guztia ikusgai dago esteka honetan eta argibideak edo informazio gehiago jasotzeko 943 654 501 telefonora deitu edo tolosaldea@tolosaldea.eus helbidera idatzi daiteke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA