Casino elkartearen eskutik, zortzigarren Mikologika jardunaldiak datorren astean

Tolosako Udala
2017/10/11 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Zortzigarrenez, Casino elkartearen eskutik, Mikologika bueltan da. Tolosa mikologiaren hiri bilakatuko da astebetez Casinok beste hainbat eragilerekin eta Tolosako Udalaren laguntzarekin antolatu duen jarduera andana medio. Prentsa agerraldian azaldu dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak.

Urtero urtero arrakasta duten ekitaldiak mantenduko dira: konferentziak, sukaldaritza ikastaroak, mendira irteerak... eta iaz estreinua bai, baina arrakastatsua, eta jarraipena izango du: Txanpi On Fest. Datorren urriaren 20an arratsaldez Berdura plaza Pop Up espazio bihurtuko da,  show cookingak, food truck-ak, musika, mikologia eta gastronomia uztartuko dira, alkateak aurreratu duen eran, “basoan bageunde bezala”. Gazteak mikologikara gerturatzeko helburuz sortu zutela adierazi dute Casinoko kideek eta “baita lortu ere”.

Hain zuzen, Olatz Peon Ormazabalek Mikologikaren “ezagupena zabaldu, sentsibilizatu eta inguruarekiko errespetua bezalako baloreak transmititzeko” gaitasunari egin dio keinu; baita “herritarrak, lehen sektorea eta merkatari eta hostalariak bat eginik lan egiteko Mikologikak ematen duen parada” ere. Aldi berean, gastronomia eta Tolosa bereiziezinak direla nabarmendu du: “gastronomia kultura guztien funtsezko elementua da. Are gehiago gurean. Gure posizionamendua gastronomiarekin estuki loturik dago gure mugetatik kanpo eta  Tolosa bereizgarri eta erakargarri bihurtzen duen alorra da”. Alkatearen iritziz, Tolosako eskaintza turistiko eta gastronomikoa nabarmentzeko funtsezko elementuak batzen ditugu herrian: “sukaldari eta profesional bikainak, inguru benetan aberatsa, eta kalitatea”. Tolosako Udalaren babesa eta elkarlana adierazi die antolatzaileei.

Egitaraua:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA