Irailaren 4an zabalduko da Usabal kiroldegiko udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea

Tolosako Udala
2017/04/26 | Kirolak

Usabal kiroldegiak ikasturte berriari indartsu ekingo dio dozenaka ikastarorekin eta erabiltzaile mota orori zuzendutako ordutegi eta zerbitzuekin. Ikasturtea irailaren 25ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da. Atxikita egutegia*.

Hori horrela, ikastaroei irailaren 25ean ekingo zaie eta bi izen-emate modalitate zabaldu ditu kiroldegiak:

  • Bazkide direnek, irailaren 4tik aurrera eman ahalko dute izena.

  • Bazkide ez direnek berriz, irailaren 15etik aurrera.

Bi kasuetan, izen ematea Usabalen gauzatu behar da. Bazkide direnek, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Ikastaroak probatu ahal izateko Ikastaroen ate irekiko astea antolatu da, beste behin. Bertan doan proba daitezke Usabal kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. Ez da izena eman behar saio hauetarako, K-stretch ikastaroan izan ezik. Honakoa da ate irekien egutegia:

 

Jarduera

Irailak

Ordua

BODY PUNP

19

9:15 / 19:30

CYCLING

18

9:15/19:30

KICK BOXING

18, 20

19:30

DESAFIT

20

9:15/ 19:30

ACUAGYM

19

9:15/19:30

K-STRETCH®. Izena eman aurretik / Inscríbete antes

19

9:15/18:30/19:15

JUMPFIT

21

9:15/18:30/19:15

 

Atxikita Usabal Kiroldegiaren eskaintza osoa xehetasun guztiekin*

 

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiaren jar zaitezke harremanetan 943 53 64 00 telefonoaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com-en edota Facebook bidez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA