Abian da ElkarEkin programa Tolosan egoera zaurgarrian dauden pertsonei laneratzen laguntzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/28 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

Tolosako Udalak, urtarrilean abiaraziko du ElkarEkin programa udalerrian, Gipuzkoako Ganbararen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lanbideren laguntzarekin.

Oraingoz, doako ikastaro bat eskainiko da udalerrian, egoera zaurgarrian dauden pertsonei laneratzen laguntzeko helburuarekin eta, horretarako, prestakuntza saioak emango dira, urtarrilaren 10etik 27ra, 9:30etatik 13:30etara Tolosako Oriaburu eraikinean.

ElkarEkin proiektuaren ardatz nagusia dira ekintzailetza eta autoenplegua, hortaz, ikastaroan parte hartzen duten pertsonei beren lanpostu propioak sortzeko tresnak eta baliabideak erakutsiko zaizkie. Negozio-plan bat nola egin edo enpresa bat nola sortu azalduko zaie eta jarduera abian jarri ondorengo aholkularitza eskainiko zaie.

Lanik gabe dauden 45 urtetik gorako pertsonek, indarkeria matxistaren biktima diren edo ahalduntze prozesuan dauden emakumeek, bi urte baino gehiago langabezian dauden pertsonek, eta bazterketa egoeran dauden edo horretarako arriskuan dauden pertsonek eman dezakete izena ikastaroan, enplegua@tolosaldea.eus helbidera idatziz edo 943 000 309 telefonora deituz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA