Arantxa Tapia sailburuarekin elkartu da alkatea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/09 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

Olatz Peon Ormazabal alkateak lan bilera egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzan Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburuarekin. Bileran, era berean, Begoña Tolosa Ogasun zinegotzia ere izan zen.

Bilerak balio izan du alkateak eta Tapia Sailburuordeak Tolosarentzako estrategikoak diren egungo eta etorkizun hurbilean datozen proiektuei buruz hitz egiteko.

"Eskertzekoa da Eusko Jaurlaritzak, eta Tapia Sailbuiruak zehazki, Tolosarentzat hain garrantzitsuak diren gaiez jarduteko izan duten prestutasuna. Bilera, erakundeen arteko elkarlanaren, eta horrek dakartzan onuren isla da” gaineratu du Olatz Peon Ormazabalek.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA