Autonomo eta mikroenpresei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea irailera arte luzatuko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/23 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Eskatzaileek eskaerak egiteko denbora gehiago izan dezaten, Udalak irailaren 4ra arte luzatu du eskariak egiteko epea.

  • Jarduera ekonomikoa babesteko eta sustatzeko diru laguntzak dira, euren kontura lan egiten duten langile, sektore guztietako autonomoei eta mikroenpresei laguntzeko.

  • Hondakinak biltzeko gastuak, alokairu eta mailegu gastuak, mantentze eta hornidura gastuak, zerga eta aholkularitza gastuak, aseguru primei dagozkienak eta elkarte edo federazio sektorialaren kuotari eta urteko zabor tasari dagozkienak ordaintzera bideratutako laguntzak dira.

 

Osasun larrialdiaren ondorioz ezarritako alarma egoerak gogor kolpatu ditu herriko sektore ekonomiko guztiak. Testuinguru horretan, Tolosa babestu eta Suspertzeko, Suspertu Tolosa plana garatu du udalak eta honen baitan, autonomo eta mikroenpresei bideratutako diru laguntzak jarri dira martxan, larrialdi egoerak gehien kaltetu dituen sektore, kolektibo eta herritarrak laguntze asmoz.

 

Irailaren 4ra arte

Eskatzaileek eskaerak egiteko denbora gehiago izan dezaten, diru laguntzak eskatu ahal izateko epea irailaren 4ra arte luzatu du udalak. Laguntza jaso dezaketenek beharrezko dokumentazioa denboraz prestatzeko aukera izan dezaten luzatu da epea, ahalik eta onuradun gehienengana iristeko helburuarekin.

Hala, diru laguntza honen onuradunak izan daitezke beren kontura lan egiten duten langileak edo autonomoak eta enpresa txikiak, 10 langile baino gutxiago dituztenak eta urteko negozio bolumena 2 milioikoa baino handiagoa ez dutenak; betiere, Covid-19aren ondorioz, euren jarduera eten badute edo, jarduerari eutsi diotenak, fakturazioa 2019ko ekitaldiko 1.eta 2.hiruhilabetetako fakturazioaren batez bestekoa 2020korekin alderatuta %50etik gora murriztu bada.

 

725.000 euroko aurrekontua

Diru laguntza deialdira 725.000 euro bideratuko ditu udalak. Eta titular bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

Ondorengo gastuak lagunduko dira diruz: hondakinak biltzeko gastuak; alokairu eta mailegu gastuak, hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak, elektrizitatea, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak, zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak, bestelako aholkularitza gastuak, jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak, elkarte edo federazio sektorialaren kuotari edota urteko zabor tasari dagozkion gastuak.

Informazio gehiago behar izanez gero, zalantzarik izanez gero edota laguntzarik behar ezkero diru laguntzak eskatzeko Garapen Ekonomikoa, Turismoa, Merkataritza, Azokak eta Enpleguaren sustapenerako sailera jo daiteke merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzita edota 943 65 44 66 telefonora edota 424 luzapenera deituta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA