Ekintzaileentzako ikastaro berriak Emari Coworking espazioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/16 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Maiatzaren 25ean eta ekainaren 7an izango dira, eta ekintzaile izateko behar diren trebetasunak eta visual thinking-a landuko da.

 

Emari Coworking gunea Tolosako hiri ekonomia indartzeko erreferentziazko gunea da, eta ekintzaileek hastapen fasean dauden proiektuak garatu ditzakete bertan. Lan lekua izateaz gain, Udalak formakuntza saioak antolatzen ditu Emarin maiztasunez.

Oraingoan ekintzaileei zuzendutako bi saio berri antolatu ditu Udalak, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean.

Landuko diren gaiak: ekintzaile izateko trebetasunak eta visual thinking

Maiatzaren 25ean “Nola hobetu ekiteko dituzun trebetasunak?” tailerra egongo da 9:30etatik 10:30etara Emari Coworking gunean. Silvia Serna eta Jose Rodríguezek, Arbola Consulting-eko fundatzaileek, gidatuko dute saioa, pertsona orok ekintzaile izateko dituen gaitasunak azaleratzeko helburuarekin.

Ekainaren 7an, aldiz, “Visual Thinking, hobetu zure komunikazioa bisualki” ikastaroa antolatu dute, 9:00etatik 13:00etara, Oriaburu eraikinean. Ikastaro honetan ezagutaraziko dira komunikazioa eta ideien sorrera hobetzen laguntzen duten eta bisualki erakargarriak diren metodologiak. Horrela, mezuak modu bisualean nola adierazi landuko da, eraginkorragoak izan daitezen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA